euskaraz · español · english · français  web mapa e-posta  
Hemen zaude:   Kirol eta aisialdiko esatarientzako ikastaroa

Albisteak

« Itzuli albisteetara    

2011-12-12 / 13:24

Kirol eta aisialdiko esatarientzako ikastaroa

microphone.jpg

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak kirol eta aisialdi ekitaldietarako esatari euskaldunak prestatzeko teknika eta baliabideen gaineko ikastaroa antolatu dute, laugarren urtez jarraian.

Aurreko urteetan egin ditugun ikastaroen harrerak agerian utzi du alor honetan diren beharrak.

Aurtengo ikastaroa, iaz hasitako bidetik, Villabonako Mintzola Fundazioaren egoitzan izango da, ahozko kultur adierazpideen ikerkuntza eta berrikuntza landu eta zabaltzeko gunean.

Ikastaroaren 40 orduak zortzi larunbatetan banaturik eskainiko dira, 2012ko urtarriletik martxora bitartean. Ikastaroan, batetik, alderdi teorikoak eta praktikoak landuko dira; eta, bestetik, euskal esatari ezagun batzuen esperientzia eta aholkuak jasotzeko aukera izango da.

Esatari den edota izan nahi duen ororentzat

Ikastaroa eginkizun horretan aritzeko gogoa izan dezakeen edonorentzat da. Hala ere, bereziki interesgarria izan daiteke: kirol federazio edo klubetan ari direnentzat, ekitaldietako antolatzaileentzat, begirale eta dinamizatzaile lanetan aritzen direnentzat edota kazetaritza edo kirol hezkuntza arloko ikasleentzat.

Horrez gain, esatari lanetan dabilen jendearentzat ere egokia da aurkezpenaren alorrean hobekuntzak lortu eta akatsak saihesteko kontuan hartu beharreko hamaika alderdi jorratzen baitira.

Izena emateko epea zabalik abenduaren 26ra arte

Izena emateko epea zabalik da 2011ko abenduaren 26ra arte, Aldundiaren www.kirolaeuskaraz.net webgunean. Ikastaroan plaza mugatuak direnez, lekua ziurtatu nahi duenak arin ibili beharko du.

Argibide gehiago:
www.kirolaeuskaraz.net


Argazkia: Ben Dalton (CC BY-SA)