euskaraz · espaņol · english · franįais  web mapa e-posta  
Hemen zaude:   Lagundromoa eta ņoņostiarkeriak

Albisteak

« Itzuli albisteetara    

2012-01-03 / 19:00

Lagundromoa eta ņoņostiarkeriak

mintzodromoa_donostia.jpg

ĢEzetz Marije, ezetz!ģ esanez gogoratzen dut nire burua. Astelehenero bezala, Leioatik bueltan gentozen Hizneten hasikina izan zen Hizkuntza Plangintzako Diplomaturako enegarren saiotik, 1993-1994 ikasturtean.

A8 autobideko joan-etorri luzeak tertulia askotarako (auto)bide eman ohi zigun eta, ikasturtea erditik aurrera zihoan garai hartan, azken hilabetean aurkeztu beharreko lana genekarren mintzagai. Batzuk "gauza inportanteez hitz egiten" genuela pentsatuz, Quebec-eko administrazioetako erabilera-planak nola geurera ekarri edo gisakoak genituen "diplomatu" bilakatzeko hautatutako lanak.

Beste batzuk, berriz, ideia "arraroak" zerabiltzaten buruan. Nik, aldiz, ĢEzetz Marije, ezetz!, baina nola geratuko naiz ni ezagutzen ez dudan pertsona batekin, aldez aurretik ez dakidan zerbaiti buruz hitz egiteko, ez dakidan...ģ, erantzuten nion. Ezjakina ni!

Ideia haren sortzaileak hasteko, Marije Manterola bezalako langileak tarteko eta donostiar egoskor mordo bat eragiteko, "Kaskarinen ņoņostiarkeri" hari eskerrak 4.000 kidetik gora omen dabiltza ikasturte honetan (milaka pertsona ia hogei urtean) Euskal Herri osoan zehar Ģezagutzen ez duen norbaitekin, ezagutzen ez duenari buruz, ez dakien...ģ hartaz hitz egiten, kontu-kontari, berriketan, mintzapraktikan.

Geroago etorri ziren katalanak, 1996. urtean Bartzelonako Universitat Autōnoman hasi ziren kanpotik zetozkien ikasleei eskolak jarraitzeko lagungarri gisa. Ondoren Generalitateak heldu zion gaiari eta Voluntaris per la llengua izenburupean (orain Voluntariat per la llengua: VxL) sistematikoki zabaltzeko ahalegina egin du eremu geografiko eta funtzional gehienetan. Katalanek dituzten salmentarako "dohainak" tarteko, 2005ean Europako Komisioak Europako Batasunean hizkuntza baten ikaskuntzarako 50 esperientzia pedagogiko onenen arteko saria eman zion. Norbaitek igual pentsatu du: Ģoraingoan ere guk mamiya prestatu, eta haiek azal polita jarri eta premiyua beraientzat!ģ. Igual ez dago erabat gaizki pentsatua, nahiz eta zer pentsatua eman beharko ligukeen.

Ondo pentsatua izan dena, ordea, Anton Abbadia saria Bagerak abiatutako Mintzalagunari eman izana da. Zorionak, beraz.

Azken urteetan, Mintzalagunari lagun berria inguratu zaio: Mintzodromoa. Ez da gauza bera, baina inguratzeko balio du. Inguratu ere, kide mordo bat inguratzen hasi da, orain ere Donostian hasita, Euskal Herriko bazter askotan. Inguratu, agian institutuetako eta gaztetxeetara inguratzeko ahalegin berriak egin ahal ditugu, hitanoa langai izan nahi dutenetara, elkarte gastronomikoetara, enpresetara...

Lagun onak direla ematen du Mintzodromoa eta Mintzalaguna. Ez legoke gaizki lehendabizikora inguratzen dena bigarrenera inguratzen lagunduko bagenu. Biek gauza bera bilatzen dute: harreman berriak euskaraz sortu eta harreman zaharrak euskaraz berritu.

Izen-jokoa besterik ez badirudi ere, ez dago soziolinguista izan beharrik izan-joko bat dela antzemateko.


Iņaki Arruti
Lasarte-Oriako Udaleko euskara teknikaria