euskaraz · español · english · français  web map feedback  
You are here:   Subscribe
news
  • Jaso albisteak e-posta bidez

Jaso albisteak e-posta bidez

Harpidetza nola egin

Webgune honetan euskararen gizarte erabileraren gaineko albisteak eta gaiak agertzen ditugu, baita hizkuntza txikiek mundu zabalean bizi duten egoeraren ingurukoak ere.

Hemen agertzen diren albisteen berri jaso nahi baduzu posta elektronikoz, harpidetza egin dezakezu, mezu bat bidalita helbide honetara: listserv@urgull.gipuzkoa.net. Ez idatzi ezer gaiaren eremuan, eta mezuaren gorputzean idatzi hau: subscribe gipuzkoaeuskara.

Albiste bat argitara ematen dugun bakoitzean, mezu labur bat jasoko duzu, testu soilekoa, zure postontzian, albiste osoaren loturarekin batera.

Gurea ez da posta zerrenda arrunta, mezu banatzaile soila baizik. Beraz, albisteen inguruan iritzirik edo iruzkinik adierazi nahi badiguzu, mesedez, ez erantzun zure posta elektronikoaz, baizik jo e-posta atalera.

Harpidetza nola kendu

Albistegia e-postaz jasotzeari utzi nahi badiozu, bidali mezu bat helbide honetara: listserv@urgull.gipuzkoa.net. Ez idatzi ezer gaiaren eremuan, eta mezuaren gorputzean idatzi hau: signoff gipuzkoaeuskara.