euskaraz · espaņol · english · franįais  web mapa e-posta  
Hemen zaude:   Suhitzaileen irratirako estilo fitxak
baliabideak

Suhitzaileen irratirako estilo fitxak

Suhiltzaileek euskararen kalitatea zaintzeko egiten duten ahaleginaren emaitza da liburu hau eta urteotako esperientzian barrena suhiltzaileek maizenik behar izan dituzten hitzak eta esamoldeak jasotzen ditu.

Batetik, esamoldeak gaika sailkatu dituzte eta irrati bidezko ahozko komunikazioa gero eta txukunagoa izan dadin estilo fitxak sortu dituzte. Bestetik, hiztegi moduko hitz zerrenda bat osatu dute euskarazko eta gaztelerazko ordainekin.

Hitz eta esamolde horiei eman dizkieten soluzio batzuk hiztegietatik eta bestelako argitalpenetatik hartuak daude. Beste batzuk, berriz, suhiltzaileek egokituak edo asmatuak dira, batez ere termino batzuen adiera bereziak itzuli behar izan dituztenean. Baina den-denak suhiltzaileen eguneroko praktikan oinarrituta daude eta beren tresnei, ibiligailuei, azpiegiturei eta komunikazio beharrei begira erabaki dituzte. Horregatik, batzuk testuinguru zabalagoetan ere erabilgarri izango diren arren, beste batzuk suhiltzaileen lanbiderako eta jardunerako bakarrik balio izango dute.

Eginkizun horretan suhiltzaileek Euskara Zuzendaritza Nagusiaren lankidetza izan dute, Suhiltzaile Zerbitzuan euskararen erabilera sustatzeko elkarrekin adostutako helburuen barne.

Euskalgintzan, oro har, eta Suhiltzailetzan, bereziki, euskaraz erosoago jarduteko baliagarria izango dela uste dugu liburua eta horretara animatu nahi zaituztegu erabiltzaileok.

Suhiltzaileen irratirako estilo fitxak: