Aldundi elebidun bat

UNESCOk bederatzi giltzarri aipatzen ditu hizkuntza baten etorkizuna ziurtatu eta erabilera ona bermatzeko; horietako bat da herri erakundeen eta aginteen jokabidea.
Galtzeko arrisku larrian diren hizkuntzetarako aipatzen ditu erabilera onaren arau horiek, baina, gure kasuan, euskara eta gaztelera ofizialak izanik, bi hizkuntzen erabilera legez ziurtaturik egon arren, agerian gelditzen da herri erakundeen jokabidea oso garrantzizkoa dela euskararen erabilera bermatu eta babesteko.
Esparru publikoetan euskara erabiltzea, beraz, jarrera bat da, hizkuntza indartzeko eta aitzinera eramateko. Legeetan hizkuntza bat edo beste erabiltzea nahitaezko edo babesgarri izanik ere, gure herrian dugun hizkuntza aniztasuna arrazoi aski sendoa da babestu eta sustatu dezagun; dakigun bezala, alegia, hitz eginez.
Hemen behean eskaintzen dugun liburuxka honek horretarako oinarri bat eskaintzen du; bertan aurkitzen ahal dira 2009ko urtarrilaren 27ko 3/09 Foru Dekretuaren artikuluak (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2009ko otsailak 10), euskararen erabilerari buruzko beste arau batzuen aipamenarekin batera.
Jaso hemen Aldundi elebidun bat liburuxka (PDF 360 kb)
