euskaraz · español · english · français  mapa web e-mail  
Estás aquí:   Udal<>ekin »  HizBeGia 07: gipuzkoarren hizkuntza pertzepzioen inkesta

HizBeGia 07: gipuzkoarren hizkuntza pertzepzioen inkesta

Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaritza Nagusiak HizBeGia 07 izeneko ikerketa burutu zuen 2007an, Siadeco ikerketa, plangintza eta aholkularitza enpresak koordinatutako Teknikari programaren barruan. Gipuzkoarren hizkuntza pertzepzioen inguruko inkesta kuantitatiboa izan zen.

Ikerlanaren xedea izan zen hizkuntzen arteko bizikidetasuna nolakoa den ezagutzea, eta bizikidetasun horren gainean gipuzkoarrek duten iritzia jakitea. Ikerketaren oinarria izan zen 15 urtez gorako 1200 gipuzkoarri telefono bidez egindako inkesta. Jasotako datuek hizkuntzen hainbat alderditan iritzi-joera garbiak erakusten dituztelarik, joera esanguratsuenak azaltzeko interpretazio txosten bat mamitu zuen, 2009an, Euskara Zuzendaritza Nagusiak, Udal<>ekin egitasmoaren barruan.

Datuen irakurketa egiteko lan batzordean laguntzaile izan ziren Gipuzkoako udaletako euskara teknikari batzuk, zenbait aditurekin batera. 2007ko inkestaren datuak euskararen erabilera sozialaren ikuspegitik interpretatzeko saio bat egin nahi izan genuen, gipuzkoarren artean ageri diren ikuspegi esanguratsuenak ulertu nahirik, eta etorkizunerako ondorio eta proposamen batzuk eginez.

Bat soziolinguistika aldizkariak 74. alean argitaratu zuen HizBeGia 07ren interpretazio txostena.




Honi lotutako dokumentuak: