euskaraz · espaņol · english · franįais  web mapa e-posta  
Hemen zaude:  Albisteak

Albisteak

2012-02-02 / 08:07
garitano_etxeburua.jpg

Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagunduko du Lodosako Ibaialde ikastola

Nafarroako Lodosa herriko Ibaialde ikastola larri dago, eta Ikastolen Elkarteak auzolanerako deia egin du, dirua biltzeko. Horren bidez, Ibaialde ikastolaren alde euro bateko ekarpena egitea proposatuko dio ikastoletako ikasle bakoitzari, eta baita marrazkiak egitea, Lodosako ikastolaren egoeraren larritasuna azalduz. Kontu korronte bat ere badute, nahi duenak ekarpena egiteko.

Osorik irakurri
 
2012-01-21 / 18:47
01_euskara_transmisioa.jpg

Euskararen bizi-indarraz Ipar Euskal Herrian

UNESCO erakundeko arriskuan diren hizkuntzei buruzko aditu talde berezi batek Language Vitality and Endangerment (Hizkuntzen bizi-indarra eta desagertzea) deitu zen txostena aurkeztu zuen, 2003an. Txosten horren helburuak hizkuntzen higaduraren maila definitzea eta desagertze arriskuaren balioztapen-irizpideak finkatzea ziren.

Osorik irakurri
 
2012-01-14 / 17:50
txillardegi.jpg

Txillardegi hil da

Donostian hil da gaur, 2012ko urtarrilaren 14an, Jose Luis Alvarez Enparantza idazlea eta hizkuntzalaria. Frankismoaren aurkako borrokan nabarmendu zelarik, euskara batuaren sustatzaileetako bat izan zen, euskal literaturaren eraberritze bidean mugarriak ipini zituen, eta euskararen erabilera aitzinarazteko lanetan bizitza osoan saiatu zen.

Osorik irakurri
 
2012-01-03 / 19:00
mintzodromoa_donostia.jpg

Lagundromoa eta ņoņostiarkeriak

ĢEzetz Marije, ezetz!ģ esanez gogoratzen dut nire burua. Astelehenero bezala, Leioatik bueltan gentozen Hizneten hasikina izan zen Hizkuntza Plangintzako Diplomaturako enegarren saiotik, 1993-1994 ikasturtean.

Osorik irakurri
 
2011-12-16 / 11:01
euskal produktuen katalogoa.jpg

Euskarazko Produktuen Katalogo berria paperean eta sarean, haur eta gazteentzako ehunka produkturekin

Guztira, 200.000 ale inguru banatu dira Euskal Herri osoan

Osorik irakurri
 
2011-12-14 / 17:39
24_eman_giltza.jpg

Euskara (berriz) etxekotzea, gurasoen esku

Hizkuntza gutxituen artean asko dira denborarekin erabilera esparruak eta hiztunak galdu eta horregatik beren jarraipena arriskuan izatera iritsi direnak. Etxean-familian-auzoan mintzatzeari utzitako hizkuntzek zail izaten dute arlo horietan berriz errotzea eta ondorioz, belaunaldi berriek ez dute mintzaira horietan normaltasunez sozializatzeko baldintza egokirik izaten.

Osorik irakurri
 
2011-12-12 / 13:24
microphone.jpg

Kirol eta aisialdiko esatarientzako ikastaroa

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak kirol eta aisialdi ekitaldietarako esatari euskaldunak prestatzeko teknika eta baliabideen gaineko ikastaroa antolatu dute, laugarren urtez jarraian.

Osorik irakurri
 
2011-12-07 / 16:14
mintzodromoak_orrirako.jpg

Arrakasta handia izan dute Euskararen Egunean antolatutako mintzodromoek

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta zazpi udalek Gipuzkoa berriketan ekimena aurkeztu genuen elkar hartuta, herritarron gogoa indartu, euskaraz bizitzeko jarrerak sustatu eta euskararen erabilera kalera eramateko. Ekimen horren barruan Mintzodromoak izan dira herrietan bai Euskararen Egunean, bai bezperan.

Osorik irakurri
 
2011-12-06 / 10:33
23_sesb_errusia.jpg

Errusieraren oraingo estatusa sobietar garaiaren ondorengo eremuan

Sobietar Batasuna 1991ko udan desegin zen eta superpotentzia zahar haren eremuan estatu berriak eratzea ekarri zuen horrek. Zehazki, 15 estatu berrik osatzen dute eremu hori, gaur egun, baina beste lau entitate gehitu beharko lirateke, estatutzat aldarrikatu direnak, baina nazioartean batere edo gutxi aintzatetsi izan dituztenak: Nagorno Karabaj, Transnistria, Abkhazia eta Hego Osetia.

Osorik irakurri
 
2011-12-02 / 12:59
mintzalaguna_bagera.jpg

Anton Abbadia Saria, Mintzalaguna ekimenarentzat

Abenduaren 16an jasoko dute saria Donostiako Bagera elkartearen egitasmoko kideek.

Osorik irakurri