euskaraz · español · english · français  map du site Contacter  
Vous êtes ici:   Eskaerak nola egin
laguntzak

 Mai - 2012
LMMMVSD
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31 


 Juin - 2012
LMMMVSD
  1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 

Eskaerak nola egin

Deialdiak eta oinarriak

Euskara Zuzendaritza Nagusiaren 2011ko diru laguntzen deialdia eta oinarriak hemen har daitezke:

Eskaerak aurkezteko epea

Diru laguntzen eskaerak aurkezteko epe orokorra da 2012ko otsailaren 14tik martxoaren 6ra bitarte. Salbuespen bakarra: itzulpen praktikak egiteko bekak (ikus taulan, beherago).

Eskaerak Internet bidez

Diru laguntzen eskaerak, baita berarekin batera agiri osagarriak, Internet bidez aurkeztu daitezke Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan. Bide hau erabiltzea gomendatzen dugu.

Eskaerak paperean

Eskaera Internet bidez aurkeztu ezin duenarentzat, taula honetan 2012ko diru laguntza guztien laburpena ageri da, laguntza mota bakoitzeko eskaera orria ODT eta DOC formatuetan dituelarik.

2012ko diru laguntzak
Gaia Eskaerak aurkezteko epea Eskaera ODT Eskaera DOC
Euskarazko aldizkako argitalpenak 2012ko martxoak 6 eskaera orria eskaera orria
Euskara sustatzeko proiektu eta jarduerak 2012ko martxoak 6 eskaera orria eskaera orria
Euskarazko ikus-entzunezko proiektuak 2012ko martxoak 6 eskaera orria eskaera orria
Euskaraz garatutako haur eta gazteen aisialdirako produktuak 2012ko martxoak 6 eskaera orria eskaera orria
Euskarazko liburuak hedatu, merkaturatu eta banatzeko ekintzak 2012ko martxoak 6 eskaera orria eskaera orria
Euskararen erabilera soziala normalizatzeko udal planak 2012ko martxoak 6 eskaera orria eskaera orria
Itzulpen praktikak egiteko bekak Hasi: 2012ko maiatzaren 17an
Amaitu: 2012ko ekainaren 15en
eskaera orria eskaera orria
Alor sozio-ekonomikoan euskararen erabilera planak eta ikerketa proiektuak 2012ko martxoak 6 eskaera orria eskaera orria
Gipuzkoan euskaraz emititzen duten toki telebistak 2012ko martxoak 6 eskaera orria eskaera orria
Informazio eta komunikazio teknologiak erabiliaz, edukiak euskaraz hedatzeko proiektuak 2012ko martxoak 6 eskaera orria eskaera orria

Onuradun izaeraren aitorpena eta de minimis laguntzak

Eskaera egiteko, aitorpen dokumentu bat aurkeztu behar da, 2007ko martxoaren 27ko 3/07 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren diru laguntzei buruzkoak, 12. artikuluan, diru laguntza baten onuradun izaera lortzeko ezarritako debekurik ez dela adieraziz.

Era berean, diru laguntza bat eskatzen dutenek aitortu behar dituzte azken hiru urteetan jaso dituzten de minimis laguntzak, Europako Batzordeak 2006ko abenduaren 15ean emandako 1998/2006 Erregelamenduaren arabera.

Hona hemen dokumentu horren eredua:

Onuradun izaeraren aitorpen eredua
Gaia Eredua ODT Eredua DOC
Onuradun izaeraren aitorpena eredua eredua